k5 Txakolina

Abel, Ruben, Mikel eta Felixek pazientzia eta kontu handiz landatzen eta zaintzen dituzte mahastiak urte osoan zehar. Mahats-bilketa udazkenarekin batera iristen da, eta upategian bertako mahatsa soilik sartzen da.

Txakolingintza: Mahatsa grabitatez sartu ondoren, 10º C-tan beratzen edukitzen da 12 orduz. Horrela lortzen baita arometan konplexutasun eta intentsitate handiagoa. Hartzidura alkoholikoa: altzairu herdoilgaitzezko biltegietan, 16º C-ko tenperatura kontrolatuan. Ontzea: 4 – 6 hilabete, altzairu herdoilgaitzezko biltegian, 9º C-tan.

Deskribapena: Ardo zuria, kolore hori argia, garbia eta distiratsua, izpi berdetsuekin. Sudurrean, usain bizia dario, eta guztiz ondo uztartzen ditu mineralaren eta frutaren ukituak. Ahoan, zaporea atsegina da eta luzaro irauten duena.

ES I EU I EN
bodega@txakolina-k5.com
Tel: +34 943 24 00 05